top of page

Aitzol Aramaio Bengoetxea, 1971n jaio zen zinegile ondarrutarra. 2011n hil zen Ondarroan 40 urte zituelarik.​

Gazte gaztetatik sormen handiko pertsona izan zen Aramaio. Behin, bere ama Manolitak, medikuarengana eraman omen zuen. Arduratuta zegoen, umeak gezurrak esaten zituelako. «Lasai egon. Zure semeak ez du gezurrik esaten, imajinazioa da, besterik ez», izan omen zen medikuaren erantzuna.​

Gaztetan oso ikasle ona ez bazen ere, urteak bete ala zine munduko ikasketetan murgiltzea erabaki zuen. Andoaingo “Zine eta bideo eskolako” ikasketak bukatu ostean, 1992an “Urnietako zine eskolako” ikasketak burutu zituen. Azken honetan, zine zuzendari izateko eskolak jaso zituen Juanma Bajo Ulloa eta Jose Luis Guerin-en eskutik, baita gidoi zinematografikoak egiteko eskolak ere Michel Gaztanbide eta Jose Antonio Viroriaren eskutik.

Ikasketak burutu ostean lanean hasi zen. Hainbat bideoklip zuzendu zituen Kepa Junkera, Mikel Urdangarin eta Mikel Laboa bezalako artistentzako. Horretaz gain ETBren hainbat proiektutan ere parte hartu zuen eta hainbat Spot ere zuzendu zituen enpresa garrantzitsu (Iberdrola, BBK...) desberdinentzako.

Ala ere bere bi lan garrantzitsuenak honako hauek izan ziren;

2003an Terminal izeneko laburra. Labur honekin hainbat jaialditarako hautatua izan zen, horien artean;  Londreseko Latin American Film Festival, Italiako Morbegno Film Festival-era eta Estatu Batuetako  Georgetown Film Festival-era besteak beste.

 

2008an egin zuen bere lehen film luzea, Un poco de chocolate. Film hau Unai Elorriagaren S.P.rako tranbia izeneko liburuan oinarritua zegoen. Lan honetarako Héctor Alterio, Bárbara Goenaga eta Julieta Serrano aktore ezagunak izan bazituen ere, alde komentzialetik ez zuen arrakasta gehiegirik izan.

Aitzol Aramaio munduko txoko desberdinetan barrena ibili izan zen bere ibilbide profesionalaren baitan. Baina beti bueltatzen zen bere jaioterrira, Ondarrura. Han zendu zen bere emazte eta alabaren ondoan, 2011ko apirilaren 24an. Utzune handia utzi zuen orduan Aitzolek ere ingurukoen artean. Baina baita maitasun eta energia handia ere, eta horrekin geratu direla dio bere lagun zen Kirmen Uribek ondorengo ekarrizketan.

bottom of page