top of page

Terminal (2003)

Terminal laburmetraia egiteko Gasteizko Sonora ekoiztetxearen laguntza izan zuen eta berak zioen bezala <<ekoiztetxe batek zuzendariari egin diezaiokeen oparirik handiena izan nuen, askatasun osoa eman zidaten>> lana aurrera eramateko. Proiektu honetan sartu aurretik Roberto Mosoren La chica de la terminal ipuina irakurria zuen, baina urte batzuk pasatu behar izan ziren, irakurritako ipuin hori berriro bere gogoetara ekartzeko. Besteak beste, Ondarroan, bere jaioterrian heroinaz hildako hainbeste lagun egoteak. Istorio hori nola edo hala kontatu beharra zuela sentitzen zuen.


Elkar maitatzen uzten ez diren bi pertsonai nagusien kontakizun honek oihartzun handia izan zuen, eta munduko zinemaldi ezberdinetan parte hartu ahal izan zuen. Ez hori bakarrik, Terminal laburmetraiak 21 sari ere irabazi zituen eta. Horien artean aipagarrienak: Berlineko INTERFILMen publikoaren saria laburmetrairik onena; Frantziako Bresten ospatutako zinemaldian, Europako laburmetrairik onenaren saria; New Yorkeko LACINEMAFEn laburmetrai onenaren saria, besteak beste.


Emozio eta sentsazioekin jolasten ziren irudiekin nahi izan zuen kontatu lana. Hementxe duzue ba lana ikusteko aukera.

bottom of page