top of page

Gipuzkoako Legorretako herrira garamatza Aitzol Aramaio korto lehiaketak, aurten ospatu da (2012.urtea) I.go edizioa.


Legorretan bazeramatzaten, urte batzuk korto lehiaketa amateur bat antolatzen. Aitzol Aramaio aurretik ospatutako lehiaketa horietan epaimahaikide ibilitakoa zela eta, gizon honek zinearekiko zuen pasioa medio, Legorretako korto lehiaketak aldaera bat jasango du eta jaialdi berri hau sortuko da ondorioz. Aitzol Aramaio korto lehiaketa alegia.


Irailean eman zen zinemagile ondarrutarraren omenezko film labur lehiaketaren berri sarean, eta jasotako erantzuna arrakastatsua izan zen. Guztira, munduko txoko ezberdinetatik jasotako 192 film labur aurkeztu ziren. Euskal Herriko nahiz estatuko hainbat erkidegoetatik jasotako lanez gain, Argentina, Haiti, Irlanda, Kolonbia eta Saharatik bidalitakoak.


Lehiaketako antolatzaile den Igor Larrearekin egin genuen hitzordua Ondarrun. Bertan ospatutako
Marabilli festibaleko galan parte hartu behar zuela aprobetxatuaz. Honatx Igorrekin izandako solasaldia.

Aitzol Aramaio korto lehiaketa

Zinemagile ondarrutarraren omenezko lehiaketa abian jarri zenean ez zuten espero, horren erantzun bikaina jasoko zutenik. Ia 200 lan izan baziren ere parte hartu zutenak, finalerako txartela 9 film laburrek eskuratu zuten. Euren artean Jose Mari Goenaga euskal zinegilearen Lagun mina lanak.


Legorretako Herri Zineman urriaren 20an korto lehiaketako finaleko lanen emanaldiak eta sari banaketak izan ziren. Eta aurreko larunbatean, urriaren 13an Aitzolen omenez Ondarroan, Marabilli Sormen Festibalaren barne ospatutako galan, finalera pasatu zirenen lanen trailerra eskeini zen jendaurrean.

Epaimahaiak aho batez erabaki zuen I.go Aitzol Aramaio korto lehiaketaren irabazlea. Juan Pablo Zaramella argentinarraren Luminaris film laburraren izena entzun zen ahoz gora, urriaren 20an Legorretako Herri Zineman ospatutako jaialdian.

Bestalde Marabilli saria (publikoaren saria) Jose Luis Santosen Oxitocina lanak eraman zuen. Legorretako film onenak ere izan zuen saria, ta kasu honetan Ezer ez ta festa kuadrilak irabazi zuen Betirako lanari esker.


Mundu guztian zehan 151 sari irabazi dituen (Aitzol Aramaio korto lehiaketakoa tarteko) Juan Pablo Zaramellaren Luminaris lan bikaina ikusgai uzten dugu. Ederra benetan!

bottom of page