top of page

Aitzol Aramaio Ondarrutar zinegilearen ibilbideari errepaso bat eginez, esan genezake egiten zuen guztia maitasun eta sentimentu handiz egiten zuela, horrela helarazi digute berarekin lan egiteko aukera izan zuten pertsona ezberdinek.

Aitzolek istorioak kontatzea zuen gustoko, emozioak, sentsazioak. Horrela Andoaingo Zine eskolan hasi zituen bere ikasketak, ondoren hain gustoko zuen hori lan ezberdinetan erakusteko aukera izan zuen.
​​

-​​​Zinean:​

(2003) Terminal laburmetraiaren gidoia eta zuzendaritza.
(2008)
Un poco de chocolate luzemetraiaren gidoia eta zuzendaritza.

-Bideo klip eta bestelakoak:

(1995) ​Juliette ​Platero y Tú. Bideo kliparen gidoia eta zuzendaritza.
(1995) Juan Lin Ton Taun. Bideo kliparen gidoia eta zuzendaritza.
(1995) Lili Mikel Laboa. Bideo kliparen zuzendaritza.
(1996)
Hay poco rock and roll Platero y Tú. Bideo kliparen gidoia eta zuzendaritza.
(1996) Teléfonica – fibra óptica spot-a errealizatu.
(2005) Negua Mikel Urdangarin. Bideo kliparen gidoia eta zuzendaritza.
(2006)
Sunne, Buenos Aires, Tatihou Kepa Junkera. Bideo klipen gidoia eta zuzendaritza

(2011) Boga Ondarroan ospatutako Ibilaldia 2011 bideokliparen zuzendaritza.

-Telebistan:

(1993) Bosnia dokumentalaren gidoia eta zuzendaritza. ETB
(1997-1998) Super 1 umeen saioko errealizatzaile. ETB1
(1998) Inmigración dokumentalaren gidoia eta zuzendaritza. ETB
(1998-2002) Lo que faltaba magazineko errealizatzaile ETB2
(2006) Hoy cocinas tu sukalde programako zuzendari. La Sexta.
(2009) Aitak dokumentalaren gidoia eta zuzendaritza.

 

Guk lan guzti hauen artean bere bi lan ezagunenak azpimarratu nahi ditugu, 2003an errodatutako Terminal laburmetraia eta Un poco de chocolate bere lehen eta azken luzemetraia izango zena.​

 mas sobre ti.

bottom of page