Bixitxi marabilli re!
Un poco de chocolate (2008)
Un poco de chocolate luzemetraia etorri zen beranduago, Unai Elorriagaren SPrako tranbia liburua irakurri ostean, eta hango pertsonaiekin maitemindu ta gero, istorio hura kontatu beharra zuela sentitu zuen. Hortaz, laster jarri zen algortarrarekin harremanetan bere asmoa zein zen kontatzeko.
Espainiako narratiba saria irabazita zuen SPrako tranbia liburua abiapuntu zuela sortu zen Un poco de chocolate. Bizitzari baikor aurre egiten zion pertsonai nagusiaren papera Hector Alterio aktoreak mamituko zuen. Argi zeukan Aramaiok, Hector Alterio izan behar zela Lucasen papera bete behar zuen hori. Ikuslea pertsonai horrekin maitemintzea lortuko du, ta filmearen erdialdean maiteminduta dagoen ikusle hori jabetuko da, hiltzen ari den pertsonai bat dela.
Pertsonen, sentimentuen eta emozioen bizipenak kontatu nahi zituen, eta hasieratik bazekien aktoreen lanak berebiziko garrantzia zuela filme honetan. Horregatik hitzik esan gabe, beraien aurpegiekin asko kontatzen zuten aktoreak nahi zituen, horrela osatu zuen gainontzeko lan taldea: Barbara Goenaga, Julieta Serrano eta Daniel Brülh-ek osatzen zuten pertsonai nagusien taldea.
Filmerik zati gehientsuenak Algortako portu zaharrean errodatutakoak dira, eleberriaren egile den Unai Elorriagak han kokatuta ikusten zituen nonbait pertsonaiok eta. Aramaioren nahia bere mezua publikoarengana ailegatzea izango litzateke <<bizitzako gauza txarrak lotan utzi behar ditugula ta gauza onei loratzen utzi behar diegula>>.